top of page

Munduak handientzat bakarrik pentsatu zituen eskubideak.

Baina haur txiki eta herri txikiek ere altxatuko dituzte

beren koloretako esku libreak.

Buztinez egin zuen mundua lurraren koloreak,
herritxoen forma hartu zuen eskutan oreak,
zapi berdeak eta zapi moreak,
herririk herri oinez dabiltza munduko loreak.

Nire kolorean munduari nahi diot esan:
Loretxoak zergatik ezin ote du tximeleta izan?

Euskal Herriak koloretako haur txikiak baditu,
koloretako Euskal Herriak mundutxoak ditu,
munduak herri asko baldin baditu,
gure herriak ere munduko koloreak ditu.

Nire kolorean munduari nahi diot esan:
haurtxoek eta herritxoek berhar dute libre izan.

Nire kolorean munduari nahi diot esan:
haurtxoek eta herritxoek behar dute libre izan. (x2)

ASTEKO EGUNAK.jpg
bottom of page